Zazpi Katu gaztetxearen alde manifestazio jendetsua PDF Imprimir E-Mail
domingo, 24 de febrero de 2008

Manifestazio jendetsua burutu zuten atzo Bilbon Zazpi Katu gaztetxearen alde. Okupazioaren aldeko aldarrien artean, Olabeagako gaztetxearen itxiera ere salatu zuten parte hartu zuten 500 bat manifestariek. Manifestazioak EAE-ANVren udal taldearen babesa izan zuen.

Argazki galeria barruan

Manifestazioa, Sabin Etxearen aurrean pasatu ondoren, udaletxearen aurrean bukatu zen. Ibilbidean, besteren artean honako oihuak bota zituzten manifestariek "El PNV cierra los gaztetxes", "okupazioa delitua bada, gora delinkuentzia!!!", "el próximo gaztetxe en casa de Ibarretxe" eta "okupazioa aurrera".

Udaletxe aurrean antolatzaileek salatu zuten astelehenean jasotako erasoa. Astelehenean udaltzainak gaztetxe barrura sartu ziren, eta mutil bat bertatik atera eta identifikatu egin zuten. Tentsio handiko uneak izan ziren, eta gaztetxeko ordezkariek salatu zutenez, sei lagun identifikatu eta hamar zauritu zituzten.

Honetaz gain, asteazkena 27 husteko agindua jaso duen Olabeagako gaztetxea defendatzeko deia egin zuten.

Manifestazioan EAE-ANVren udal taldearen ordezkaritza batek parte hartu zuen.

LOTURAK: 

[08-2-21] 7Katu gaztetxearen huste saiakera salatu eta mobilizatzeko deia egin du BOMek

[08-2-18] 7Katu gaztetxea berreskuratu dute gazteek

[08-2-18] 7Katuko gazteek mobilizazioa deitu dute arratsalderako (Bilboko Udal Talde Independentistak bidalitako komunikatua eta Argazki galeria)

[08-2-18] 7Katu gaztetxea desalojatzen ari dira (Bideoa)

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak