7Katu gaztetxearen huste saiakera salatu eta mobilizatzeko deia egin du BOMek PDF Imprimir E-Mail
jueves, 21 de febrero de 2008
Image

Bilboko Okupazio Mugimenduak (BOM) joan den astelehenean, hilak 18, Alde Zaharreko gaztexeak (7Katu) "jasandako erasoa" eta Udaltzaingoak huste saiakeran erakutsitako bortizkeria salatu nahi izan du. Manifestazioa egingo dute larunbatean (20:00) plaza Biribiletik abiatuta.

Bilboko Udaltzaingoak lokalaren hustean erakutsitako "jarrera agresiboa eta profesionaltasun eza" azpimarratu nahi izan dute gaztetxeen aldeko erakundetik. Euren ustez, Udalak "mugimendu alternatibo ororekin amaitzeko asmoa" duela erakutsi du "berriro ere", bultzatu edo alde batera utzi beharrean, "krimninalizatu egiten du".

Gainera BOMetik adierazi dutenez, hau ez da aurrera daramaten "eraso" bakarra. Lehenengo huste saiakerari aurre egin ostean, udaletxetik Olabeagako Gaztetxea husteko beste agindu bat eman du, otsailaren 27rako hain zuzen ere. "Huste honen arduradun bakarra" Udala dela zehaztu du okupazio mugimenduak.

Halere, Azkunaren udal gobernuaren asmoak harago doazela gogorarazi nahi izan dute. Izan ere, abenduaren 28an Erribera kalean okupatutako eraikinarekin ere "amaitu" nahi dutela diote. Arrazoi horregatik 20 lagun baino gehiago deitu dituzte epaitegira martxoaren 4rako.

"Bilboko Okupazio Mugimenduak ez du horrelako erasorik onartuko, Bilboko ehunka gazteek egiten duten lan alternatiboarekin amaitzeko helburua baino ez dutelako", ohartarazi dute. "Gure auzoei bizitasuna ematen, Bilbon egun dauden gaztetxeak defendatzen eta auzo guztietan gaztetxeak egotea bultzatzen jarraituko dugu". Ildo horretan, datozen egunotan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritar guztiei.

Active Image

7Katu Gaztetxeko asanbladaren oharra:

Zazpi Katuko asanbladak azken astelehenean Gaztetxean gertatutakoa azaldu nahi du eta balorazio bat egin.

Lehenik eta behin azaldu nahi dugu astelehenean, hilak 18, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren auto ugari heldu zirela Gaztetxe ingurura goizeko 9:00etan. Atea irekitzeko asmoz hurbiltzean, barruan zegoen gazteak alarma seinalea piztu zuen , auzoko lagunak Gaztetxera gerturatu egin zen eta Ertzaintzak ingurua itxi zuen jendeak 7Katura heltzeko aukerarik izan ez zezan.

Udaltzaingoek atea ireki ezin zutenez, suhiltzaileei deitu zieten eta hauek atea suntsitu zuten. Lokala miatuta, barruan zegoen mutila desalojatu eta identifikatu zuten, orduan Ertzaintzak neurrigabe kargatu zuen momentu horretan zegoen jende ororen kontra. Emaitza, 6 identifikatu eta 10 zauritu izan ziren.

Gaztetxeko jendea, gertatutakoa salatzeko arratsaldean manifestazio bat egitea erabaki zuten, bertan 500 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Gero, auzoari lapurtutako lokal autogestionatua berriz okupatu zen.

Hau guztia Udalak gaztetxeen aurka aurrera daraman estrategiaren barruan kokatzen dugu. Gero eta zilegitasun gehiago duen eta erabat beharrezkoa den mogmendu bat kriminalizatu nahian.

Auzoari bizitza eta poztasuna eman nahi diogu eta, horretagik, 7Katu berriz ireki egin dugu. Udalari argi utzi nahi diogu bera dela gure egungo egoeraren arduraduna.

Azkenik, gogorarazi nahi dugu larunbatean, hilak 23, arratsaldeko 20:00etan manifestazio bat egingo dela plaza biribiletik abiatuta gertatutako guztia salatzeko. 

LOTURAK: 

[08-2-18] 7Katu gaztetxea berreskuratu dute gazteek

[08-2-18] 7Katuko gazteek mobilizazioa deitu dute arratsalderako (Bilboko Udal Talde Independentistak bidalitako komunikatua eta Argazki galeria)

[08-2-18] 7Katu gaztetxea desalojatzen ari dira (Bideoa)

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

Hiritarrak

Exigen a Diputación servicios sociales dignos

martes, 30 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de...

La mayoría de los módulos de FP ofertados por la red pública sólo se pueden cursar en castellano

martes, 30 de junio de 2009

El viernes finaliza el plazo de matriculación de los ciclos formativos de grado medio y superior. Branka denunció el pasado...

Gehiegizko gastu militarrak salatu dituzte Foru Jauregiaren aurrean

martes, 30 de junio de 2009

Objekzio fiskala egin duten bi pertsonei Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako isunaren zati bat zentimo bateko txanponekin ordaindu dute...

Aurreko artikuloak
 

Gai Nagusia

Cada vez son más las alternativas a la uniformidad informativa

mircoles, 13 de mayo de 2009

article thumbnailUna de las consecuencias del pucherazo electoral que ha conducido a López a la Lehendakaritza ha sido la ampliación del control mediático, por parte del españolismo. Pronto, sintonizar Radio Euskadi o Euskadi...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“La pobreza tiene cara de mujer incluso en épocas de crecimiento económico”

mircoles, 13 de mayo de 2009

Maria Luisa Menéndez Asamblea de Mujeres de BizkaiaEn los últimos meses vivimos una reactivación del movimiento feminista. La lucha en defensa del aborto, contra las...

Aurreko Elkarrizketak

Ekonomia

AlbisteakExigen más personal para que los servicios sociales sean justos e universales

lunes, 29 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de los trabajadores de la Diputación de Bizkaia y la...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakLanderren askatasunagatik 40.000 euro eskatu dituzte

jueves, 02 de julio de 2009

Audientzia Nazionalak 40.000 euro exigitu ditu Lander Fernandez Santutxutarraren askatasunagatik. Landerrek jarraipenak, mehatzuak, bahiketa eta eraso bat salatu zituen publikoki maiatzaren...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Iritzia

GutunakEzker abertzalea

mircoles, 17 de junio de 2009

Kalean dagoen eztabaidari erantzuna ematen, baina aldi berean beste batzuek izan dezaketen iritzia errespetatuz -aitortzen duenez «nork bere burua nahi duen bezala definitu dezake, eta...
+ Full Story

Aurreko artikuloak