| 7Katu gaztetxea berreskuratu dute gazteek |
|
|
|
| lunes, 18 de febrero de 2008 | ||||||
![]() Goizean Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hustu duten 7Katu Alde Zaharreko gaztetxea berreskuratu dute gazteek. 500 laguneko manifestazioa egin ostean, berriro okupatu dutela aditzera eman dute gazteek. Larunbatean gune askeak aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute Eliptika plazatik hasita gaueko 8etan. Arratsaldeko 6etan Santiago plazan buruturiko batzar informatiboan 500 bat gazte bildu dira. Ostean manifestazioa egin dute Zazpi Kaleetan zehar desalojoa salatzeko asmoz. Kalejira gaztetxearen kanpoaldean bukatu da. Arratsaldean gaztetxea berriz okupatua izan dela jakinarazi da orduan eta bertan sartutako gazteei babesa adierazi diete bertaratutako gazte guztiek. Asanblada informatibo laburra egin dute kanpoaldean larunbatean izango den manifestaziora dei eginez: larunbatean 20.00etan Eliptika plazan. [08-2-18] 7Katuko gazteek mobilizazioa deitu dute arratsalderako (Bilboko Udal Talde Independentistak bidalitako komunikatua eta Argazki galeria) [08-2-18] 7Katu gaztetxea desalojatzen ari dira (Bideoa)
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|











