| Atxuritik mila laguneko zutabe bat atera de Bilbo erdirantz |
|
|
|
| jueves, 14 de febrero de 2008 | ||||||
|
Hamaikak aldera hiru zutabe ezberdin osatu dira Alde Zaharrean, Santutxun eta Bilbao la Viejan. Aipatutako auzoetatik grebaren zergatiak azaldu ostean Atxurin batu dira hirurak. Bertan mila lagun inguruk osatutako zutabe handi bat Bilbo erdirantz abiatu da. Manifestariak, Gran Via zeharkatu ondoren, PSOEk Bilbon okupatzen duen egoitzaren aurrean batuko dira Sani-Deustu eta Errekaldetik ateratako beste zutabekin. Bertatik goizeko mobilizazio nagusia aterako da. Bilbon hiru zutabe nagusi egin dira. Bat Irala eta Errekalde auzoetatik abiatu da eta Eliptikara heldu direnean Ertzaintzak identifikatu eta bultzatu dituzte. Beste bat San Inaziotik abiatu da eta Deuston jende gehiago batu da. Bestea Santutxutik hasi da eta Atxurin Bilbikoak eta Alde Zaharrekoekin elkartu dira. Guztiak goizeko manifestaldi nagusian parte hartzeko PSOEren egoitza aurrean elkartu dira. (Gauean editatua) Saniko eta Atxuriko zutabeak bideoan agertzen dira
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|










