| Martxoaren 9an bozkatu independentzia |
|
|
|
| mircoles, 13 de febrero de 2008 | ||||||
|
Andoni Elorrieta ![]() Datozen hateskundeek garrantzia berezia dute Euskal Herriarentzat. Krisian dagoen Autonomien Estatuaren erreformari aurre egin beharko dio ondorengo Espainiako gobernuak. Aldaketa dator eta nolako aldaketa egingo den dago gakoa. PPk ez du aldaketarik nahi eta PSOEk ahalik eta aldaketa txikiena egin nahi du, beti Kontsituzioaren mugen barruan. Euskal herritarrok benetako aldaketa behar dugu, gehiengo sozial zabalak ez du Konstituzioaren muga onartzen, erabakitzeko eskubidearekin bat egiten du, baina ez edonolako erabakitzeko eskubidearekin. Nahi duena da euskal herritar guztiok erabakitzea eta proiektu politiko guztien artean (independentzia barne) erabaki ahal izatea. Horrexegatik garrantzi berezia hartzen du martxoaren 9an argi eta garbi agertzeak milaka eta milaka independentistak gaudela eta ez dugula onartzen independentziari ateak ixtea, ez Espainiako Konstituzioaren izenean, ez beste edozeren izenean. Ezker Abertzaleak herri hau independentziaren atariraino eramateko determinazio osoa du eta horrexegatik mahai gainean jarri du bitarteakoa: marko demokratikorako proposamena. Gaur egun ez dago aukera proiektu politiko guztiak defendatzeko baldintza demokratikorik eta independentziari ateak irekitzeko ezinbesteko urratsa dugu benetako eskenatoki demokratikoa eskuratzea. Horretara dator Ezker Abertzaleak aurkezturiko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarrorako Autonomi-Estatutua, bere gain erabakitzeko eskubidea jasota. Proposamen hori ez da Ezker Abertzalearen propiektu politikoa, ez da estatu independentea osatzea. Proposamen horrek baimentzen duena da proiektu politiko guztiak, inolako mugarik gabe, aukera berdintasunean defendatzeko eta gehiengo sozialak horrela erabakitzen badu gauzatzeko aukera bermatzea. Baina PSOEk ez du nahi guztiz demokratikoa den proposamen hori Espainiako Kongresuan entzuna izatea. Eta ez bakarrik PSOEk, PNVk edota NaBaik ere ez dute nahi aukera independentista presente egotea Madrilen, beraiek agertu nahi dutelako euskal ordezkari bakar gisa, PSOErekin hitzartu nahi duten iruzur berrirako bidea libre izateko. PNV eta NaBai, Euskal Herriaren eskubideak defenditu baino, beren interesak defendatzen dituzte, beren botere-maila indartu nahi dute hauteskunde hauetan. Eta horretarako, ezker abertzale ahul behar dute. Horrexegatik PSOEk bultzaturiko ilegalizazioen aurrean, adierazpen hutsak besterik ez dute egiten. Baina bide okerretik doaz. Siglak ilegaliza ditzakete, independentistak kartzelara eraman ditzakete, baina independentziaren aldeko oihua ezin dute kartzelaratu. Martxoaren 9an erronka handia dugu: independentziaren aldarria Madrileraino eramatea. Horrexegatik, oztopo guztien gainetik, Independentziaren aldeko bozkez bete behar ditugu hautesontziak.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|






