| Emakumeek egiten duten lanak ez du gauza handirik balio |
|
|
|
| mi閞coles, 13 de febrero de 2008 | ||||||
|
Lander Etxebarria Garitazelaia El servicio de ayuda a domicilio es un servicio público de primera necesidad y, como tal, corresponde a los ayuntamientos asegurar las condiciones de trabajo suficientes a las trabajadoras.
Etxeko laguntzaileak oinarrizko zerbitzu publikoa dira. Herritarrek horren kontzientzia hartu behar dugu eta instituzioen aurrean baldintza duinak exijitu. Emakumeak gehiengo handia diren lanpostuetako soldatak, kualifikazio-maila berean, gehiengoa gizonezkoak diren lanpostuetan baino baxuagoak dira, eta lan-baldintzak, orokorrean, okerragoak. Hori gertatzen da, adibidez, etxeko lanetarako laguntzaileen edo telemarketing-eko enpresen kasuan. Bi sektore hauetako langileak borrokan ari dira euren lan-baldin-tzak hobetzearen alde. Etxeko laguntzaileen kasuan, gainera, oinarrizko zerbitzu publiko bat eskaintzen ari dira, herritarren batez besteko adinak gora egin ahala, ezinbestekoagoa bihurtzen ari dena. Eta hemen sortzen da gatazka, Bilbon, Bizkaiko eta Euskal Herriko beste tokietan bezala. Zerbitzu publiko hori instituzioek, udalek, finantzatu behar dute, baina prestazioa enpresa pribatuen esku uztea erabaki dute gehien bat. Etxeko laguntzaile lanetan ari diren Bizkaiko langileek baldintza duinak eskatzen dituzte. Enpresek esaten dute instituzioek kontratuetarako ematen duten diruarekin ezin dutela baldintza hoberik eskaini. Eta instituzioek (Bilbon EAJ-PNV eta EB-IU dira Udala kudeatzen dutenak) esaten dute langileen lan baldintzak ez direla zinegotzien eta alkatearen arazoa, enpresena baizik; enpresek kontratua lortzeko euren burua aurkezten dutenean, dagoen dirutzaren jakinaren gainean daudela. Argi izan beharko genuke guztiok zerbitzu hau publikoa dela eta, beraz, instituzioei, kasu honetan Udalei, dagokiela langileei baldintza duinak ziurtatzea; eta Foru Aldundiari eta Batzar Nagusiei finantzazio nahikoa ziurtatzea. Instituzioek herritar guztion diruak kudeatzen dituzte eta ez alderdi batenak. Bizkaiko udaletan, EAJ da nagusi; eta udaletako finantzazioa erabakitzen duen Batzar Nagusietan ere. Eta ez dirudi alderdi honen eta bere bazkideen lehentasunen artean dagoenik gastu soziala. Gastu mota hori, aldiz, herritarren premiak asetzea helburu duenak, lehentasuna izan beharko luke. Etxeko laguntzako langileak mobilizazioetan hasi dira, manifestaziorako deia egin dute otsailaren 16rako, larunbata, 12etan, Bilboko Udaletxetik, udalei eta enpresei lan-hitzarmen kolektiboa desblokeatzea exijitzeko. Herritar guztiok gaude manifestaziora deituta, behar bezalako oinarrizko zerbitzu bat nahi badugu behintzat.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior |
|---|





