Zabalgarbi, bigarren lerroa inposatzeko prest PDF Imprimir E-Mail
mircoles, 13 de febrero de 2008

Zabalgarbiren sorreran gertatu bezala, Europa osoan zehar errauste planten inguruko eztabaida eta kontrako hitzak entzuten ziren bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak errauste plantaren bigarren lerroa era inposatuan eta inongo eztabaida sozialik gabe eraikitzearen aldeko apustua egin du. 

Nahiz eta lehen lerroaren sorreratik ona ugariak izan diren errausketa plantaren aurka entzundakoak,  ez dirudi bigarren lerroaren eraikitzeak etenik izango duenik. Bizkaiko Aldundiko Ingurumen Saileko diputatu den Josu Madariaga jeltzalearen hitzetan 2011 edota 2012 urteetan jarriko baita martxan “Bilboko udalak erraustearen aldeko edo kontrako erabakia hartuta ere”.

Egun bere hondakinak Artigasko zabortegira eramaten
dituen Bilboko udalari presio egiten diola Diputazioak hondakinok
Zabalgarbiko labeetara eraman ditzan. Zabalgarbik labe berria eraiki
nahi du, gaur daukan ahalmena handitzeko, eta horretarako zabor gehiago erakarri nahi du kiskaltzeko. Dagoenekoz Getxoko
udalerriko hondakinak bertara bideratzea lortu du, eta hurrengo urratsa Bilbokoak bereganatzea litzateke. Guzti honen aurrean, eta azken hilabeteotan Gipuzkoako San Markos-eko mankomunitatean gertatzen hari den bezala, hiri hondakinak kudeatzeko alternatiba ezberdinen aldeko apustua egin da hainbat esparru eta sektoretatik, EAE-ANV, LAB eta Ekologistak Martxan taldea kasu.

Ekologistek sarritan azaldu dute beraien kontrako iritzia proiektu honen aurrean “dirua neurrigabe xahutzea ekarriko baitu birziklatu daitekeen hainbat material erreaz, eta baita erraustegiaren gelditze zein hondatzeak direla medio ”. Aipatzekoa da, 2006.urtean Zabalgarbik bi hilabetetik gora eman zituela martxan egon gabe bertan emandako matxurak zirela eta. Ingurugiroari zein arlo ekonomikoari begirako “zentzugabekeri erraldoi“ gisa definitu dute proiektua, eta konpostatzearen alde agertu da talde ekologista “zaborretik ateratzen diren materialei probetxua emateko garaia baita”.

Bigarren lerroaren eraikitzeak 132milioi euro eta hiru urteko lanak suposatuko ditu.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak