Milaka eta milaka lagunek exijitu diote PSOEri sakabanaketarekin amaitzeko PDF Imprimir E-Mail
sbado, 03 de enero de 2009
Image

Azkenaldiko jendetsuena izan da Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal herrira! lelopean Etxerat-ek antolatutako manifestazioa. Manifestariek gaixorik dauden 10 euskal presoen eta zigor osoa bete dituzten 28 euskal presoen berehalako askatasuna aldarrikatu dute. Honetaz gain, zigorraren 3/4ak bete dituzten beste 170 euskal presoen baldintzapeko askatasuna eskatu dute. PSOEri ozenki exijitu diote sakabanaketa politikarekin amaitzeko. Ertzaintzak eta Guardia Zibilak neurriz kanpoko kontrolak ezarri dituzte Bilboko hainbat sarreratan. ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA BARRUAN.


Etxerat-ek egindako deialdiari erantzunez, milaka lagun batu dira gaur arratsaldean Bilbon euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. 17:45 inguruan abiatu da manifestazioa Aita Donostia plazatik; kriseiluak -Etxerat-en ikurra horixe da- daramatzaten bi lagunek ireki dute segizioa: Santos Sagardui Jose Mari Sagardui presoaren aita zen bat eta Mari Jose Villeites Aitor Herreraren ama bestea. Haien atzetik, Euskal preso eta iheslariak etxera jartzen zuen pankarta handia, eta presoen argazkiak zeramatzaten senide eta lagunak bosta zutabetan banatuta.

Ondoren joan da manifestazioaren leloa idatzia zuen pankarta: Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira!. Pankarta horren atzetik, berriz, milaka eta milaka herritar. Antolatzaile eta lekukoen arabera, azkenaldian Bilbon egin den manifestaziorik jendetsuena izan da gaurkoa. Esate baterako, 18:30ean Zabalburun zegoen manifestazio burua baina oraindik jende asko zegoen Aita Donostia plaza inguruan abiatu ezinik. 19:20tan iritsi da manifestazio burua ibilbide amaierara, Bilboko udaletxe aurrera.

Brankak egindako bideoa

Ertzaintza eta Guardia Zibila nabarmendu dira eta eragozpenak besterik ez dituzte jarri. Biek ala biek neurriz kanpoko kontrolak ezarri dituzte bai autopistan (Guardia Zibila) bai Enekurin (Ertzaintza).

Milaka herritarrekin batera ekimenarekin bat egin duten alderdi, sindikatu eta gizarte taldeetako ordezkariek parte hartu dute manifestazioan. Besteak beste, ezker abertzaleko Arnaldo Otegi, Nekane Erauskin eta Jone Goirizelaiak eta LABeko Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Rafa Diez aipatu sindikatuko idazkari nagusi ohia ere manifestazioan izan da.

Izan ere, eragile ugarik egin dute bat deialdiarekin: ezker abertzaleak, Aralarrek eta ABk; ELA, LAB, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek eta gizarte eragile ugarik. Besteak beste, Lokarrik, Bilgune Feministak, Elkartzenek, Askapenak, Komite Internazionalistek, EHGAMek, Emunek, zein Kristau Elkarte Herritarrek. Halaber, hainbat idazle, bertsolari eta kirolarik agertu diote atxikimendua Etxerat-en ekimenari.

Argazki gehiago

Informazio gehiago Etxerat-en webgunean.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

Hiritarrak

Exigen a Diputación servicios sociales dignos

martes, 30 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de...

La mayoría de los módulos de FP ofertados por la red pública sólo se pueden cursar en castellano

martes, 30 de junio de 2009

El viernes finaliza el plazo de matriculación de los ciclos formativos de grado medio y superior. Branka denunció el pasado...

Gehiegizko gastu militarrak salatu dituzte Foru Jauregiaren aurrean

martes, 30 de junio de 2009

Objekzio fiskala egin duten bi pertsonei Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako isunaren zati bat zentimo bateko txanponekin ordaindu dute...

Aurreko artikuloak
 

Gai Nagusia

Cada vez son más las alternativas a la uniformidad informativa

mircoles, 13 de mayo de 2009

article thumbnailUna de las consecuencias del pucherazo electoral que ha conducido a López a la Lehendakaritza ha sido la ampliación del control mediático, por parte del españolismo. Pronto, sintonizar Radio Euskadi o Euskadi...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“La pobreza tiene cara de mujer incluso en épocas de crecimiento económico”

mircoles, 13 de mayo de 2009

Maria Luisa Menéndez Asamblea de Mujeres de BizkaiaEn los últimos meses vivimos una reactivación del movimiento feminista. La lucha en defensa del aborto, contra las...

Aurreko Elkarrizketak

Ekonomia

AlbisteakExigen más personal para que los servicios sociales sean justos e universales

lunes, 29 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de los trabajadores de la Diputación de Bizkaia y la...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakLanderren askatasunagatik 40.000 euro eskatu dituzte

jueves, 02 de julio de 2009

Audientzia Nazionalak 40.000 euro exigitu ditu Lander Fernandez Santutxutarraren askatasunagatik. Landerrek jarraipenak, mehatzuak, bahiketa eta eraso bat salatu zituen publikoki maiatzaren...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Iritzia

GutunakEzker abertzalea

mircoles, 17 de junio de 2009

Kalean dagoen eztabaidari erantzuna ematen, baina aldi berean beste batzuek izan dezaketen iritzia errespetatuz -aitortzen duenez «nork bere burua nahi duen bezala definitu dezake, eta...
+ Full Story

Aurreko artikuloak