| Milaka lagun ofizialtasunaren alde |
|
|
|
| sbado, 27 de diciembre de 2008 | ||||||
![]() Bilboko kaleak bete dira gaur arratsaldean Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko. Esait-ek deitutako mobilizazio erraldoira bertaratu direnek babes osoa eskaini diete kirolariei. "Zuek irekitako bideari indar guztik ekingo diogu" adierazi dute bukarean. Euskal Herri osoko federazioak sortzeko garaia dela azpimarratu dute. EAJ izan da ekimena babestu ez duen euskal alderdi bakarra. ARGAZKI GALERIA BARRUAN. Bilbo txiki gelditu da. Gaur arratsaldean milaka eta milaka euskal herritar bildu dira Esait-ek antolatutako manifestazioan. Manifestariek babes osoa eskaini diete aurpegia eman duten kirolari guztiei. Hainbat alderdi politiko, dozenaka eragile sozial eta gehiengo sindikala agertu da manifestazioaren alde. Besteak beste: AB, Aralar, EA, Ezker Abertzalea, ELA, LAB, EILAS, Hiru, ELB. EAJ izan da ekimena babestu ez duen euskal alderdi bakarra.
Jarraian Euskal Herriko Kirolariak eredu ditugula azpimarratu du. Ideologi, alderdi eta interes pertsonalak albo batetara utziaz, herri gisa jokatzen jakin dutelako. "Palkoetako poltronak betetzen dituztenak, kirolariak egurtzera besterik ez dira jaitsi", gaineratu du. Arratibelek futbolariek eta goi mailako kirolariek abiaturiko ildoari eusteko deia egin du. Aipatu du garaia dela agerian uzteko zatiketa administratiboa oinarri duten diskriminazio guztiak. Arratibelek azpimarratu du unea dela Euskal Herri osoko federazioak sortzeko "eta horretarako ezinbestekoa da kirolariak, kirol talde nahiz klubak biltzea". "Alderdi, ideologi eta pentsaera ezberdinen gaindik, kirolariek erakutsi bezala, herri gisa indarrak biltzeko garaia da. Euskal Herria oinarri izanik eraiki dezagun gure etorkizuna gaurtik". Lakuako gobernuaren jarrera lotsagarria Esait-ek salatu du Gasteizko gobernuaren jarrera. Lotsagarria izan dela kirolariei ezarri zaien inposaketa, esan du Arratibelek. Hitz gogorrak izan ditu Lakuako kiroletarako arduradunak izandako jarrera baloratzeko orduan. Mugak, Espainiar eta Frantses gobernuek jartzen badituzte ere, muga horien zaindari bihurtu direla Gasteizko Jaurlaritzako agintariak, salatu du. "Herri kiroletan burutu nahi dituzten inposaketez mintza gintezke edota atletismoan nahiz mendi lasterketetan, zergatik nafar irabazleei saririk ematen ez zaien. Guzti horri erantzun beharko lioke Joserra Garaik, Azkarate andereak edo zergatik ez, autonomi erkidegoko Lehendakariak". Ximun Duhour Baionako Aviron taldeko atezainak egindako interbentzioa Sinestarazi digute baditugula euskal selekzioak. Sinestarazi digute euskal selekzioek nazioartean ofizialki jokatu dezaketela, urtean lagunarteko partida bat jokatuaz. Sinestarazi nahi izan digute beraiek badutela borondatea eta futbolarien erruz ez zela 23ko partida jokatu. Sinestarazi nahi digute 23ko partida ez jokatzearen erruz oinarriko futbola aterako dela kaltetua, Baina zein oinarri? Inoiz ez dute txakur txikirik banatu Nafarroa Garaiko eta Ipar Euskal Herriko futbol taldeetara. Guk sinetsi baino ikusi eta entzun egiten dugu. Ikusi dugu, ez dutela borondaterik aurrera pausoak emateko. 30 urte daramatzatela berdina eginaz eta gainera berdin jarraitzea aldarrikatzen dutela ere entzun dugu. Euskal Herriak nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko nahia, borondatea eta eskubidea dugu. Ez erregio, ez erkidego ez eta foru komunitate, Euskal Herria nazio bat da. Zazpi herrialdez osaturiko nazioa. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Zuberoa. Lurralde horri Euskal Herria deritzo. Horregatik lurralde hori ordezkatuko duen selekzioak behar ditugu. Munduaren aurrean, nazioartean gure burua nazio bakar baten moduan ordezkatu ahal izateko, lehendabizi, herrialde guztietako kirolariak bere baitan hartuko dituzten kirol egiturak behar ditugu, Euskal Herri osoko kirol egiturak, kirol federazio nazionalak. Ezinbestekoa da beraz, gaur egun, Euskal Herriko kirol egitura horien sorrera. Ofizialtasunaren aldeko lehenbiziko pausoak norabide horretan joan behar dute. Kirolarion konpromisoa mahai gainean dago, tinko. Hala jakinarazi izan diegu behin eta berriro keasaltzen jardun zaizkigunei. Euskal Herriko kirolariok ez dugu atzera pausorik emango. Amaitu aurretik, eskerrak eman beharrean gaude. Herritarrak izan zaretelako, gizarteko eragileekin batera, gure konpromisoari babesa eskaini diozuen bakarrak. Bihotzez mila esker. Kirolariok jasaniko presioa ikaragarria izan da. Horren erakusle da aste hasieran, Euskal Herriko Futbolariek kaleratu zuten agiriaren azken puntua. Irakurri egingo dizuet: Gure adierazpenaren baitan ez dugu lerro bat bera erabiliko, azken asteotan gure profesionaltasuna edo ibilbide profesionala epaitzen jardun duten politikari, tertuliano eta interesez beteriko komunikabideei erantzuteko. Gure sentipenetan haserrea eta egonezina erein badute ere, Euskal Herriko jendartean sinesten dugu eta uste dugu euskal jendarteak ikusten eta baloratzen jakingo duela zer gertatu den, zergatik eta nork bultzatuta. Euskal Herriko Futbolariok, Euskal Herriko selekzioarekin dugun konpromisoari eutsiko diogu. Kirolarion konpromisoa mahai gainean dago, tinko.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|











