| “Kirolariek agertu duten konpromisoa ez dute oraindik politikariek erakutsi” |
|
|
|
| mircoles, 17 de diciembre de 2008 | ||||||
|
Ritxi Mendiguren ![]() Nola baloratzen duzue kirolari gehienek emandako aurrerapausoa? Mundu osoan ez da halako konpromiso erakustaldirik ikusi. Egungo klase politikoak jokalariek erakutsitako konpromisoaren ehuneko hamarra erakutsi izan balu gaur egun Euskal Herriak selekzio ofizialak izango lituzke. 30 urte ondoren inflexio puntua emateko garaia heldu da? Gabonetako partiduaz gaineko aurrerapausorik ez egiteaz gain, espainiar estatuko autonomi erkidego desberdinek, Murtzia, Asturias, Extremadura kasu, jokatzen dituzten norgehiagoka autonomikoekin parekatzea lortu dute. Eredu hau Euskal Herrian agortua dago. Euskadi eta Euskal Herriaren arteko eztabaidak ez al du utzi bigarren planoan selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena? Eztabaidaren muinan kokatu du. Euskal Herriko selekzio ofizialen norabidean, gaur egun ez ditugun Euskal Herri osorako kirol federazioak behar ditugu. Norabide horretan, izena ere aurrerapauso txiki bat da. Komunikabide jakin batzuek jokalariengan utzi nahi dute norgehiagoka ez egotearen ardura… Lehenbiziko inposaketa Sabin Etxeak Futbol Federazioa atzera egitera behartu izana da. Inposaketaren atzean daudenak dira polemikaren arduradunak. Jokalariak prest azaldu dira jokatzeko. Gabonetan selekzioaren partida egongo da? Euskal Herriko selekzioak San Mameseko ateak itxirik ditu. Badirudi jokalariei ez dietela Euskal Herriko selekzioarekin jokatzen utziko. Dena den galderari hobeto eratzungo liokete atzera pausoa bultzatu nahi dutenek. Abenduaren 27rako manifestazioa deitu duzue... Jolakariei babesa eskeini behar zaie jaso dituzten erasoen aurrean. Euskal Herriko selekzioak gizarte osoaren babesa duela erakutsi behar diegu arduradunei, Bilboko kaleak betez.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|






