| Ultraeskuindarrek EHAK auzian Jone Goirizelaia abokatua inputatzeko eskatu dute |
|
|
|
| lunes, 01 de diciembre de 2008 | ||||||
|
PPren ingurukoa den Dignidad y Justicia muturreko elkarte eskuindarrak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio euskal alderdi independentisten kontrako auzian Jone Goirizelaia abokatua inputa dezala. Guardia Zibilaren txosten batean oinarritu da horretarako. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak EHAKri buruz auzia zabaldua du eta, Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi EHAK-ko kideak Gasteizen parlamentariak direnez, auzia EAEko Auzitegi Nagusira pasatu zuten. Juan Carlos Ramos, Jesus Mari Agirre, Sonia Jacinto eta bostek urrian deklaratu zuten han, inputatu bezala. Mireia Unamunok eta Joseba Permach Batasuneko kideak, berriz, lehengo astean, lekuko gisa. Berria-tik hartutako notizia [08-10-30] Erauskinek Alderdien Legea deuseztatzeko eskatu du EAEko Auzitegi Nagusian
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|










