Abian da ihauterietarako kartel lehiaketa PDF Imprimir E-Mail
lunes, 24 de noviembre de 2008

2009ko Aratuste Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du jaiok iragarriko dituen kartela aukeratzeko.

Hauek dira baldintzak:

  1. Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.
  2. Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean bi digitalizazio, bata200 kb-ko JPGa eta bestea MB1-eko JPGa.
  3. Kolorea eta teknika: aukerakoa.
  4. Obrak originalak izango dira.
  5. Karteleko testua hau izango da:
      • BILBAO 2009
      • ARATUSTEAK/CARNAVALES
      • Otsailak 20 – 24 Febrero
  6. Aurkezteko epea: azken eguna 2008ko abenduaren 12an, 13:00etara arte.
  7. Aurkezteko lekua: Turismo eta jaietako saila, Zabalguneko enparantza 11. 48009 Bilbo) 9:00etatik 14:00etara.
  8. Informazio-telefonoa: 94.420.31.47 eta herritarrentzako informazio telefonoa: 010.
  9. Identifikazioa: lanak lemarekin eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Lema bera daraman gutunazal itxi batean egilea nor den jakiteko datuak adieraziko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia.
  10. Saria: lehiaketaren irabazleak 2.800 euro jasoko ditu.
  11. Saririk eman barik ere utzi daiteke, aurkeztutako kartelek behar adinako kalitaterik ez badaukate. Kasu horretan, epaimahaiak hiriko artista edo estudio entzutetsuren bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.
  12. Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat edo beste beharko balu hobeto inprimatzeko, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan. Ordenagailuz eginez gero, irabazleak kartela euskarri informatikoan (CD) aurkeztu beharko du inprimatuko den tamainan (70 cm x 50 cm).
  13. Epaimahaia: Jaietako Batzordeak izendatuko du eta 6 kide izango ditu. Horietako hiruk Bilboko kultur eta gizarte alorrekin zerikusia edukiko dute, beste bat Bilboko Konpartsen ordezkaria izango da, beste bat Udalbatzaren ordezkaria izango da eta azkena Jaietako batzordeburua izango da.
  14. Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalguneko Eraikinean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herri-bozketa egiteko epea zabalduko da. Botoak honela eman ahal izango dira:
      • Zuzenean Zabalguneko Eraikinean.
      • Udalaren web orriaren bidez.
      • Lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez.
    • Herri-bozketa honen bidez puntuazioaren % 75a erabakiko da (aipatutako sistema bakoitzari % 25ra dagokio). Gainerako % 25a epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko da.
    • Herri-bozketako puntuak eta epaimahaikoarenak batuta puntuaziorik handiena lortzen duen kartela izango da irabazlea.
  15. Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
      • Autorea nor den zalantzan dagoenean.
      • Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
      • Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
    • Herri-bozketa hasi ondoren uzten bada lanen bat lehiaketatik kanpo, bozketak jarraitu egingo du gainerako finalistekin.
  16. Epaimahaiaren eskumenak bere horretan utzita, bakarrik hartuko ditu kontuan herri-bozketa egiteko epearen barruan aurkezten diren kexak edo erreklamazioak.
  17. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak erabakia berriro aztertu dezake eta baliorik gabe utzi aurreko puntuko gorabeheraren bat gertatzen denean.
  18. Bilboko Udalak kartel irabazlearen jabetza ez ezik, jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.
  19. Lanak ikusgai jarri ahal izango dira Barrainkuako Kultur Etxean, Barrainkua kalean 5ean, otsailaren 16tik 27ra. Espazio kontua dela-eta, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk erakutsiko diren, kartelen kalitate artistikoa kontutan hartuta. 6 kartel finalistak aukeratu eta 2009ko otsailaren 27ra arte ikusgai jartzeko eta eurei zabalkundea emateko eskubidea izango du udalak. Epe horretan eskubideak dohainik eta berari bakarrik laga zaizkiola ulertuko da obren erakusketa amaitu arte.
  20. Turismo eta jaietako sailean Zabalguneko enparantza 11an jaso ahal izango dira saririk irabazi ez duten lanak, 2009ko martxoaren 2tik apirilaren 2ra bitartean, 9:00etatik 14:00etara. Hortik aurrera, Udalak erabakiko du bere kabuz zer egin jaso ez direnekin. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialek garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegian gordetzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.
  21. Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti-guztiak onartu direla esan nahi du

Informazio gehiago www.bilbao.net

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

Hiritarrak

Exigen a Diputación servicios sociales dignos

martes, 30 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de...

La mayoría de los módulos de FP ofertados por la red pública sólo se pueden cursar en castellano

martes, 30 de junio de 2009

El viernes finaliza el plazo de matriculación de los ciclos formativos de grado medio y superior. Branka denunció el pasado...

Gehiegizko gastu militarrak salatu dituzte Foru Jauregiaren aurrean

martes, 30 de junio de 2009

Objekzio fiskala egin duten bi pertsonei Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako isunaren zati bat zentimo bateko txanponekin ordaindu dute...

Aurreko artikuloak
 

Gai Nagusia

Cada vez son más las alternativas a la uniformidad informativa

mircoles, 13 de mayo de 2009

article thumbnailUna de las consecuencias del pucherazo electoral que ha conducido a López a la Lehendakaritza ha sido la ampliación del control mediático, por parte del españolismo. Pronto, sintonizar Radio Euskadi o Euskadi...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“La pobreza tiene cara de mujer incluso en épocas de crecimiento económico”

mircoles, 13 de mayo de 2009

Maria Luisa Menéndez Asamblea de Mujeres de BizkaiaEn los últimos meses vivimos una reactivación del movimiento feminista. La lucha en defensa del aborto, contra las...

Aurreko Elkarrizketak

Ekonomia

AlbisteakExigen más personal para que los servicios sociales sean justos e universales

lunes, 29 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de los trabajadores de la Diputación de Bizkaia y la...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakLanderren askatasunagatik 40.000 euro eskatu dituzte

jueves, 02 de julio de 2009

Audientzia Nazionalak 40.000 euro exigitu ditu Lander Fernandez Santutxutarraren askatasunagatik. Landerrek jarraipenak, mehatzuak, bahiketa eta eraso bat salatu zituen publikoki maiatzaren...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Iritzia

GutunakEzker abertzalea

mircoles, 17 de junio de 2009

Kalean dagoen eztabaidari erantzuna ematen, baina aldi berean beste batzuek izan dezaketen iritzia errespetatuz -aitortzen duenez «nork bere burua nahi duen bezala definitu dezake, eta...
+ Full Story

Aurreko artikuloak