Azaroak 25: Emakumeekiko biolentziaren aurkako egunean, berdintasuna aldarri PDF Imprimir E-Mail
domingo, 23 de noviembre de 2008

Indarkeria sexistak bost emakume erail ditu 2008an Euskal Herrian. Horretaz gain, ehunka eraso zein bortxaketa izan dira; desagertuta jarraitzen duen Maria Puy Perez lizarratarraren kasua albo batera utzi gabe. Hori dela eta Bizkaiko Emakume Asanbladak, azaroaren 25ean, Emakumeekiko Indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, ahotsa altxatzeko deia luzatu die jendarteko emakume zein gizon guztiei. Manifestazio bat antolatu dute astearterako. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da Arriagatik. Eguerdiko 12:30etan, euskal sindikatuak deitua kontzentrazioa egingo da Foru Jauregiaren aurrean.

Bizkaiko Emakume Asanbladak kaleratutako oharra:

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako bortxakeria errotik desagerrarazteko nazioarteko egunean, Koordinadora Feminista honetako elkarteek berriro ere adierazpen bat egin behar dugu emakumeok jasaten dugun bortxakeria salatu eta honen kontrako asmo sendoa erakusteko.

Gizonek emakumeen aurka eragiten duten bortxakeria hainbat izaera eta baldintzatako emakumeengana iristen da, herrialdeak zeharkatzen ditu eta ez du diru-sarrera eta heziketa-mailarik errespetatzen. Arazo unibertsala da, munduko emakumeak tragikoki batzen gaituen arazoa.

Emakumeen aurkako bortxakeria ezin da aztertu eta landu bizi duguneko gizarte eredu sexista kontuan hartu gabe, egiturazko arazo larri bati egin behar baitiogu aurre, eta arazo hori konpontzeko patriarkatua eraitsi beharra dago.

Azken urteetan egindako lanari esker lortu dugu harreman afektiboetan oinarritutako indarkeriaren aurrean begiak zabaltzea; indarkeria hori ikustezin egiten zuen benda begien bistatik kenduz. Zoritxarrez ordea, indarkeria moten fragmentazioa ekarri du horrek eta indarkeria sexista bere osotasunean ikustezin egitea ere bai.

Behingoz argi utzi nahi dugu gizonek emakumeen aurka eragiten duten bortxakeria kontu publikoa dela eta gizarte osoaren aktibazioa eta inplikazioa eskatzen dituela: emakumezkoena, gizonezkoena, komunikabideena eta erakunde publiko eta pribatu guztiena. Elementu horiek guztiak kontuan hartzen ez dituen oro txatalak jartzea izango da eta ez arazoari errotik heltzea, eta bitartean emakumeak irainduak eta erailak izango gara.

Exijitzen dugu:

  • Genero indarkeria kasuen ardura duten epaitegiek beregain har dezatela emakumeok jasaten ditugun indarkeria sexista kasu guztien ardura.
  • Jabekuntza, maila indibidual nahiz kolektiban garatzeko prozesuei bultzada ematea eta emakumeon arteko antolaketa eta talde eraketak sustatzea indarkeriari aurre egiteko giltzarri gisa.
  • Gizonen errakzioa: jarduneko inplikazioa izan dezatela, gure gizartean emakumeen aurka eragiten den bortxakeria matxista salatzean eta deitoratzean, bai eta sexu bat bestearen gainetik dagoela oinarritzat ez duen gizonezkotasun eredu berriak sortzean.
  • Gizartearen eta herritarren heziketa, emakumeen aurkako bortxakeria sorrarazten duten kasuak errotik deuseztatzeko eta errespetu eta berdintasunezko harremanak sustatzeko.
  • Komunikabideen konpromisoa eta inplikazioa emakumeak iraintzen dituzten irudi, lengoaia eta eduki sexisten aldaketan duten erantzukizunagatik, hori ere bortxakeria dela irizten baitiogu.
  • Erakunde publikoen estrategia argi eta zehatzak. Herri administrazioaren inplikazioa bortxakeria patriarkalaren aurkako borrokan, babeserako eta salaketara behar adinako baliabideak erabiltzea, bai eta prebentzio eta prestakuntza planak sortu eta heziketa bide formal eta informalen bidezko kanpainak bideratzea ere. Gaur egunean eta etorkizunean emakumeak autonomoki bizitzeko dugun eskubidea bermatuko duten neurriak hartzea, alegia.
Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

Hiritarrak

Exigen a Diputación servicios sociales dignos

martes, 30 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de...

La mayoría de los módulos de FP ofertados por la red pública sólo se pueden cursar en castellano

martes, 30 de junio de 2009

El viernes finaliza el plazo de matriculación de los ciclos formativos de grado medio y superior. Branka denunció el pasado...

Gehiegizko gastu militarrak salatu dituzte Foru Jauregiaren aurrean

martes, 30 de junio de 2009

Objekzio fiskala egin duten bi pertsonei Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako isunaren zati bat zentimo bateko txanponekin ordaindu dute...

Aurreko artikuloak
 

Gai Nagusia

Cada vez son más las alternativas a la uniformidad informativa

mircoles, 13 de mayo de 2009

article thumbnailUna de las consecuencias del pucherazo electoral que ha conducido a López a la Lehendakaritza ha sido la ampliación del control mediático, por parte del españolismo. Pronto, sintonizar Radio Euskadi o Euskadi...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“La pobreza tiene cara de mujer incluso en épocas de crecimiento económico”

mircoles, 13 de mayo de 2009

Maria Luisa Menéndez Asamblea de Mujeres de BizkaiaEn los últimos meses vivimos una reactivación del movimiento feminista. La lucha en defensa del aborto, contra las...

Aurreko Elkarrizketak

Ekonomia

AlbisteakExigen más personal para que los servicios sociales sean justos e universales

lunes, 29 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de los trabajadores de la Diputación de Bizkaia y la...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakLanderren askatasunagatik 40.000 euro eskatu dituzte

jueves, 02 de julio de 2009

Audientzia Nazionalak 40.000 euro exigitu ditu Lander Fernandez Santutxutarraren askatasunagatik. Landerrek jarraipenak, mehatzuak, bahiketa eta eraso bat salatu zituen publikoki maiatzaren...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Iritzia

GutunakEzker abertzalea

mircoles, 17 de junio de 2009

Kalean dagoen eztabaidari erantzuna ematen, baina aldi berean beste batzuek izan dezaketen iritzia errespetatuz -aitortzen duenez «nork bere burua nahi duen bezala definitu dezake, eta...
+ Full Story

Aurreko artikuloak