Garikoitz Aspiazu La Santen espetxeratu dute PDF Imprimir E-Mail
viernes, 21 de noviembre de 2008
Image

Amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez, Garikoitz Aspiazu Santutxuarra eta berarekin batera atxilututako Leire Lopezek ez zuten epailearen aurrean deklaratu nahi izan eta hark bi euskal herritarrak espetxeratzeko agindu zuen. La Santen kartzeleratu zuten Aspiazu. Errepresioa salatzeko manifestazio bat antolatu dute arratsalderako. Mobilizazioa 8etan abiatuko da Karmelotik.

Aspiazuren aurka bi sumario daude irekita. Alde batetik, "gaizkile talde"ko kide izatea egozten zaio atxiloketa unean armak eta dokumentazio faltsua zeramatzalako. Bestetik, Capbreton-eko tiroketaren sumarioan agertzen da baina ez parte hartzaile bezala. Alegia, epaitegi frantsesen arabera santutxuarrak z zuen parte-hartze zuzena izan Capbreton-eko gertaeretan eta ez dago auzi horretan inputatua.

Bestalde, amnistiaren aldeko mugimenduak esan duenez, bi atxilotuek gezurtatu egin dute haxixa aurkitu zietenik eta sumarioetan ere ez da hori ageri. "Rubalcabak asmatu duen gezur handi bat da", salatu du.

Image

Gezurrak agerian

Amnistiaren aldeko mugimenduaren iritziz, "piskanaka agerian geratzen ari da operazio honen atzean dauden interes politiko argiak. Gezurrak asmatuz, operazio mediatiko handi bati bidea irekitzen saiatu da Rubalcaba, inongo sumariotan agertzen ez diren akusazioak baieztatuz", adierazi du.

Barne Ministerio espainolaren bulegoetan atxiloketa hauen harira "gidoi oso bat asmatu" dutela salatu du, eta "egunez egun etorri zaizkigu gezurrez beteriko kapitulu berriak".

Horretarako, Perez Rubalcabak komunikabide espainol handien laguntza izan duela nabarmendu du, "objetibotasunari muzin egin eta haren bozgorailu bihurtu direlarik".

Gainera, "benetan tamalgarritzat" jo du Euskal Herriko "kazetari ugari gidoi honetan bete-betean sartu izana, informazio iturri fidagarririk izan ez eta Madrildik gidaturiko espektakulu mediatiko honetan bete-betean parte hartu baitute".

Gara-tik hartutako notizia

[08-11-18] Kalera atera dira berriro ere Santutxun irtenbide demokratikoa eskatzeko

[08-11-17] Errepresioa ez dela bidea ozen aldarrikatu dute Santutxun ehunka herritarrek

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak