Bilboko gazteak ez dira ohartzen indarkeria sexistaz euren erlazioetan PDF Imprimir E-Mail
mircoles, 19 de noviembre de 2008

Gizonek emakumeak mendean hartu dituzteneko egituretan hazi eta hezi dira egun unibertsitatean dauden gazte bilbotarrak. Hartara, generoen araberako rol eta estereotipoak oinarri hartuta eraiki dituzte maitasunaren eta erakargarritasunaren inguruko ideiak.

Genero indarkeria helduen bikote harremanetan gertatzen dela uste dute; hau da, ez dira ohartzen euren harremanetan ere bortizkeriarik egon daitekeenik. Bilboko Udalak eskatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Sailak egindako Genero indarkeria Bilboko nerabe eta gazteen bikote harremanetan txostenak dioenez, gazte horiek ez dute indarkeria sexista antzemateko estrategiarik, euren harreman afektibo eta sexualetako arrisku egoerak identifikatzeko zailtasun handiak dituztelako.

«Babesa eta segurtasuna ematea» eskatzen diote 18 eta 20 urte bitarteko emakume unibertsitarioek bikotekide «idealari»; adin bereko gizonek, aldiz, emakume «politak, erakargarriak» nahi dituzte. «Sistema patriarkaletik eraikitako harreman erromantikoaren isla» dira adierazpen horiek, txostenak azaltzen duenez; izan ere, ez dago berdintasunik harreman horietan, estereotipo tradizionalek indarrean jarraitzen dutelako.

Gainera, auzitan jartzen ez den maskulinotasun eredu bakarra dago gizon gazteen artean, Mila Amurrio txostenaren egileetako batek azaldu bezala. «Benetako gizona» izatea eskatzen zaie mutilei; emakumeei, aldiz, «neska ona» izatea. Unibertsitatean dauden emakumeen artean estereotipo horiekin hausteko joera antzematen da; elkartasunean eta berdintasunean oinarritutako balioen transmisioak, aldiz, eragin txikiagoa du gizonengan.

Edonola ere, 15 eta 20 urte bitarteko neska-mutilek ez dute indarkeria sexistari buruzko informazio zehatzik. Arazo larria dela uste dute, baina hirutik batek baino ez du azaltzen gizonen eta emakumeen botere harremanen ondoriozko gaitza dela. Halaber, batik bat helduen bikoteetan gertatzen dela uste dute gehienek.

Ondorioz, zailagoa zaie emakume gazteei bortizkeria zantzuak identifikatzea, jazarpenik edo indarkeria fisikorik ez dagoenean batez ere. Tratu txarren barruan mailak daudela uste dute gazteek, eta, hortaz, maila apalenak jasaten dituztela dio txostenak. Adibidez, neskek ez dute gaizki ikusten gizonek eskuko telefonoa miatzea, emakumeei bere lagunekin joan ez dadin eskatzea edo nola jantzi behar duten esatea.

Berria-tik hartutako notizia

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak