"Santi Brouardek eta Josu Muguruzak bi erreferente politiko izaten darraite" PDF Imprimir E-Mail
lunes, 17 de noviembre de 2008
Image

Horrela mintzatu da gaur goizean Tasio Erkizia Santi Brouard eta Josu Muguruza GALek eraildako bi buruzagi abertzalei aurtengo omenaldiaren berri ematean. Ostegunerako manifestazioa deitu dute, 19:30etan Santiren kontsultatik abiatuta (Errekalde zumarkalea 12). Goizean lore eskaintza bana egingo dute Errekalden, 11etan eta Ametzolan, 12etan.

Ezker abertzaleko ordezkaritza zabal batek gaur goizean aurkeztu du ostegunerako GALek eraildako Santi Brouard eta Josu Muguruza buruzagi independentistei omentzeko aurtengo ekitaldiak.

Ostegun goizean, azaroaren 20an, lore eskaintza bana egingo dute Errekalden (11:00etan) eta Ametzolan (12:00etan). Arratsaldean manifestazio bat egingo dute GALen sorreran erantzukizun politikoak izan zituen PSOE alderdiak Bilbon okupatzen duen egoitzatik. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da eta ostean ekitaldi politikoa egingo dute Areatzan.

Gaurko agerraldian argi utzi nahi izan dute bai Santi Brouardek bai Josu Muguruzak bi erreferente politiko izaten darraitela, "herri honentzat irtenbide demokratikoa lortzeko erakutsi behar dugun irmotasuna eta determinazioaren eredu direlako", Tasio Erkiziaren esanetan.

Image
Garatik hartutako argazkia (Jon HERNÁEZ/ARGAZKI PRESS) www.gara.net
 

Elena Bartolomérekin eta Edurne Brouardekin batera, Erkiziak estatu krimen horiek salatu ditu eta justizia exijitu du. Memoria historikoa hainbeste aipatzen den une honetan zilegia iruditzen zaie indepedentistei erailketa horietan Espainiako estatuaren goi ordezkariek izan zuten erantzukizuna ikertzea eta ardura politikoa asumitzea.

Erkiziak PSOEren gobernuak bi hilketa horietan erantzukizun zuzena izan zuela argi utzi ondoren, salatu du ardura garrantzitsuak izan zituztenak epaituak ez direla izan. "Are gehiago, gaineratu du, oraindik postu politikoetan darraite".

Jardunaldiak Indautxun

Indautxuko Kirruli elkarteak hainbat ekimen egingo du Herriko Tabernan data garrantzitsu honen inguruan.

Asteartea 18, bideo-forum arratsaldeko 7etan

Asteazkena 19, hitzaldia 19:30etan Xabier Oleaga, Espainiako estatu terrorismoaren kaltetuarekin; Iñaki Goioaga, abokatuarekin; eta Tasio Erkizia, ezker abertzaleko militantearekin.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

Hiritarrak

Exigen a Diputación servicios sociales dignos

martes, 30 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de...

La mayoría de los módulos de FP ofertados por la red pública sólo se pueden cursar en castellano

martes, 30 de junio de 2009

El viernes finaliza el plazo de matriculación de los ciclos formativos de grado medio y superior. Branka denunció el pasado...

Gehiegizko gastu militarrak salatu dituzte Foru Jauregiaren aurrean

martes, 30 de junio de 2009

Objekzio fiskala egin duten bi pertsonei Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako isunaren zati bat zentimo bateko txanponekin ordaindu dute...

Aurreko artikuloak
 

Gai Nagusia

Cada vez son más las alternativas a la uniformidad informativa

mircoles, 13 de mayo de 2009

article thumbnailUna de las consecuencias del pucherazo electoral que ha conducido a López a la Lehendakaritza ha sido la ampliación del control mediático, por parte del españolismo. Pronto, sintonizar Radio Euskadi o Euskadi...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“La pobreza tiene cara de mujer incluso en épocas de crecimiento económico”

mircoles, 13 de mayo de 2009

Maria Luisa Menéndez Asamblea de Mujeres de BizkaiaEn los últimos meses vivimos una reactivación del movimiento feminista. La lucha en defensa del aborto, contra las...

Aurreko Elkarrizketak

Ekonomia

AlbisteakExigen más personal para que los servicios sociales sean justos e universales

lunes, 29 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de los trabajadores de la Diputación de Bizkaia y la...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakLanderren askatasunagatik 40.000 euro eskatu dituzte

jueves, 02 de julio de 2009

Audientzia Nazionalak 40.000 euro exigitu ditu Lander Fernandez Santutxutarraren askatasunagatik. Landerrek jarraipenak, mehatzuak, bahiketa eta eraso bat salatu zituen publikoki maiatzaren...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Iritzia

GutunakEzker abertzalea

mircoles, 17 de junio de 2009

Kalean dagoen eztabaidari erantzuna ematen, baina aldi berean beste batzuek izan dezaketen iritzia errespetatuz -aitortzen duenez «nork bere burua nahi duen bezala definitu dezake, eta...
+ Full Story

Aurreko artikuloak