| Etxebizitza eskubidea ez bermatzea leporatu diote Lakuari |
|
|
|
| viernes, 14 de noviembre de 2008 | ||||||
![]() Elkartzenek eta Etxebizitza Gazteontzat ekimenak gaur Bilbon burututako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan protesta burutu dute eskubideak ezin direla zozketatu aldarrikatzeko. Horrekin batera Madrazoren politikek espekulazioaren alde egin dutela salatu dute ere. [www.ibaizabaltb.com] Ibaizabal TBk egindako bideoa Elkartzenek kanpoan kontzentrazioa burutu du eta barruan Etxebizitza Gazteontzat eragileko kideak etxebizitzen zozketa ekitaldian salaketa ekimena gauzatu dute. Bertan, bereziki gazteok pairatzen duten etxebizitza eskubide urraketa salatzeko eta eskubideak zozketatzen ez direla salatzeko, ekitaldia eten dute hainbat aldiz "etxebizitza eskubidea" "eskubideak ez dira zozketatzen" leloak oihukatuz eta oktabilak botaz. Aipatu behar da joan den ikasturtean Etxebizitza Gazteontzatek abiaturiko prozesu parte hartzailearen bidez, gazteok etxebizitza arazoa konpontzeko hartu beharreko neurriak zeintzuk diren zehatu zuten. Horietako bat da zozketen bidezko etxebizitzen esleipen sistema desagertuaren beharra, eta horren ordez, instituzioek ezarri behar dute pertsonen beharrizan egoera oinarri izango duen puntukako sistema bat.
Elkartzenek, bere aldetik, gogoratu du jendartearen zati handi batek jasan beharreko egoera benetan larria dela. Salatu dute sektore prekarizatuenentzat benetan dela zaila eskubide hau bermatuta edukitzea. Elkartzenek uste du Lakuako Gobernuarentzat etxebizitza eskubidea formalitate huts bat dela, sektore publikoaren aldetik konpromezu beharrik gabekoa, gutxiengo batentzat saria duen zozketa mugatu batean oinarritzen duena, premia gehien duten pertsonak bertan kabidarik ez dutelarik. "Etxebizitza bezalako oinarri batekiko babes sozial falta dela eta, bere premian diren kolektiboak zorpetu dira, euren aukeren oso gainetik, neurrigabe. Pertsona hauek denbora pila bat daramate orain hain aipatua den krisi egoeran: lan-krisian, kontratu erabat prekarioekin eta Pobreziaren Mugaren azpitik diren soldatekin; zerbitzu publikoak jasotzeko krisiarekin, gero eta pribatuago eta urriagoak direnak; etxebizitza-krisian, pobretzearenean eta likidezia finantzario- krisian". Etxebizitza Saila, biztanleriaren premiez arduratu beharrean, neurri sozialen atzean mozorrotzen dabilela eraikuntza lobbya erreskatatzeko bere apustua, salatu du.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|












