| Olabeagako Gaztetxearen aurkako huste agindua salatuko dute gazte asanbladek larunbatean |
|
|
|
| viernes, 11 de enero de 2008 | ||||||
|
Olabeagako Gazte Asanbladak deituta, Bilbo osoko gazteek bat egingo dute larunbatean, 19:00etan, Plaza eliptikotik abiatuko den manifestazioan. Udalak gaztetxea husteko agindua eman du datorren urtarrilaren 14rako, orain dela urtebete gazteei eraikina eraitsiko ez zuela agindu zien arren.
Auzo bilbotarreko Gazte Asanbladak gogoratu du duela urte bat auzokideen bilera batean Bilboko Udalak esan zuela gaztetxea botako ez zuela, auzokideen partetik kexarik ez zegoen bitartean, baina salatu du oraingoan ere Udalak ez duela "bere hitza bete, ondo dakielako nola manipulatu". "Bera izan baita Olabeagan gaztetxerik nahi ez duena: lehenik eta behin eraikina erortzeko zorian dagoela deklaratuz dudako txosten batean, eta bigarrenik, gu bertatik botatzeko asmorik ez zuen eraikinaren jabea gu salatzera behartuz, hiru urte baino gehiagotan egindako lana zapusteko", salatu du. Modu honetan, gaztetxearen hustea ez duela onartuko ziurtatu du, eta Bilboko alkate Iñaki Azkunari esan dio "entera dadila, nahitaez Olabeagan gaztetxea egongo dela eta orain arte fidagarriak ez diren hitzak guretzat ez dutela zentzurik, ez baitira bere estrategia zikinak besterik izango".
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|






Olabeaga auzo bilbotarreko Gazte Asanbladak manifestazio bat deitu du datorren larunbaterako (19:00etan) Bilboko Plaza Eliptikotik, Bilboko Udalak emandako gaztetxea husteko agindua salatzeko. Gainera, urtarrilaren 14an, gaztxetaren hustea finkatu den egunean, txokolatada bat antolatu dute 08:30ean.