Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballes, Bilboko ordezkaritza finalaurrekoan PDF Imprimir E-Mail
lunes, 10 de noviembre de 2008

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak amaitu dira. Atzo Zaldibarren bosgarren eta azken kanporaketa egin zuten, eta Mikel Galarzak ez zuen nahiko puntuaziorik lortu finalaurrekoetara pasatzeko.

Aparteko giroaz gozatu ahal izan zuten Zaldibarreko frontoian bertsoak entzuteko bildu ziren 600 lagunek. Iturriagak lortutako aldea garrantzitsua izan zen. Honek 453 puntu lortu zituen, San Ignazioko Mikel Galarzak, berriz, 309 puntu lortu zuen eta kanpoan gelditu da.

Gainerako bertsolariak

Iturriagak txartela lortu arren, bigarren izandako Uribe ere finalaurrekoan izango da puntuazioa dela-eta. Berarekin batera, puntuei esker ere, Jone Uria, Eñaut Intxaurraga, Joseba Artza, Gorka Ostolaza eta Jabier Olibares egongo dira.

Kanporaketetan irabazle izan eta, ondorioz, zuzenean sailkatu direnak Eneko Abasolo Abarkas, Igor Elorza, Oihana Bartra santutxuarra eta Miren Amuriza dira.

Finalaurrekoan arituko diren bertsolari taldea aurreko urteko finalistek osatzen dute. Hauek Fredi Paia, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeitia, Atxuriko bizilaguna den Arkaitz Estiballes, Xabi Paya eta Etxaun Lekue dira.

Hurrengo hitzorduak

Hurrengo hitzorduei dagokienez, datorren igandea salbu, hurrengo igandeetan burutuko dira. Lehena, Gernikako Jai Alai frontoian egingo dute hilaren 23an. Hurrengo astean, hots, azaroaren 30ean, Markinaren txanda izango da, Xemeingo frontoian, hain zuzen. Azken finalaurrekoa abenduaren 7an Getxoko Santa Eugenia Plazan jarriko duten karpa batean egingo dute.

Finala, bestalde, abenduaren 20an egingo da BECen arratsaldeko 17.30etan. Dagoeneko, hitzordu honetarako sarrerak salgai daude, telefonoz eta Internet bidez (www.botasarean.biz eta www.bertsozale.com) edo BBKren kutxazainetan.

Informazio gehiago: botasarean.biz

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak