30 urte bete dira gaur Espainiako poliziak Ricardo Gómez Goikoetxea "Ritxi" tiroz hil zuela PDF Imprimir E-Mail
sbado, 08 de noviembre de 2008
Image

1978ko azaroaren 8an Espainiako poliziak tiroz hil zuen Bilbo erdian. Urteurrena dela eta Brankak berreskuratu du orain dela 30 urte euskal prentsak honen inguruan argitaratutako albisteak. Atzo ekitaldia egin zuten Santutxun eta gaur eguerdian lore eskeintza egin dute.

1978ko azaroa oso garai delikatua izan zen, erreferendum konstituzionalaren bezperetan, eta jarduera armatu handikoa. Hilabete honetan ETA-mk hamabi atentatu burutu zituen, eta hamahiru hildako eragin Polizia, Goardia Zibil, salatari edo erregimen frankistako pertsonala narbarmenen artean. ETA-pmk, berriz, industri gizonen aurkako "tiro zangoan" kanpainari ekin zion eta bere indarrak dirua biltzeari eman zizkion.

Azaro hasieran, EAJk "terrorismoaren aurka" deitutako manifestaldiaren oihartzunik oraindiki suma zitekeenenan, eta Espainiako Barne ministroak, Rodolfo Martín Villak, ETAren aurkako hamabost puntuak aurkeztu zituela, Ricardo Gómez Goikoetxea "Ritxi", hogeita zazpi urteko grafikintzako langilea hildako militanteen zerrendan sartu zen.

Hona hemen Eginek egun horietan argitaratutako albisteak:

Joven muerto a tiros por la Policía en Bilbao (portada 1978/11/09)

Joven de 27 años muerto ayer a tiros por la Policía en Bilbao (1978/11/09)

Argitutarako eskelak (1978/11/09)

Cargas policiales tras el funeral de Ricardo Gómez (1978/11/10, portada)

La Policía cargó con balas de goma contra la manifestación (1978/11/10)

Manifestaciones en Vitoria y San Sebastián (1978/11/12)

Ekitaldia Santutxun

Beste aldetik, autodeterminazioa eta amnistia aldarrikatu zuten atzo Santutxun bildutako ehunka auzokideek. Ekitaldian Ricardo Gómez Goikoetxea "Ritxi"ren ibilbide politikoa gogoratu zuten.

Antolatzaileek Euskal Herria behin betiko autonomismoaren putzuan asmilatzeko PSOEk eta EAJk daramaten estrategia salatu ostean, salbuespen egoeran murgildu duten herriak askatasuna behar duela etorkizuna erabakitzeko aipatu zuten. Horregatik, amnistia lortu arte lanean jarraitzeko asmoa agertu zuten "errepresaliatu politikoak izateko arrazoiak gaindituz eta azken presoa, azken iheslaria etxean aske izan arte".

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak