Manifestazioa deitu dute ostiral honetarako etxebizitza eskubidearen aldeko baterajotzearen barruan PDF Imprimir E-Mail
mircoles, 09 de enero de 2008

Bizkaiko Gazte Asanbladek eta etxebizitzaren aldeko eragileek urtarrilaren 11n Guggenheimetik abiatuko den martxan parte hartzeko deia egin dute. Baterajotzearekin lotutako ekimenen artean hainbat gaztek eraikin bat okupatu zuten abenduaren 28an Erriberan.

Bizkaiko Gazte Asanbladek eta etxebizitzaren aldeko eragile ezberdinek etxebizitzaren aldeko baterajotzearekin bat egin eta manifestazioa deitu dute Bilbon datorren ostiralerako, urtarrilaren 11rako.

Manifestazioa Guggenheimetik abiatuko da arratsaldeko 19:30tan. Martxa koloretsua, masiboa eta partehartzailea izango da, aldi berean, "erantzuleen salaketarako tartea izango duena". Gazte espresio ezberdinek ere lekua izando dute, beraz, Bizkaiko Gazte Asanbladek deialdia egiten diete gazte asanblada eta talde ezberdinei (batukada taldeak, kaleko joleak, hankapaloak, kale antzerkia, eta abarrei) bat egitera.

ImageAurretik, hainbat ekimen burutu dituzte baterajotze honekin lotuta. Azken adibidea Erriberan, Bilboko erdigunean, okupatutako eta jada bi aste bete dituen eraikina dugu.

Era berean, Euskal Herriko beste hainbat tokitan ekimen ugari egin dituzte etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen koordinadoraren deiari jarraituta.

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen koordinadorak dioenez, "argi dago, gaur egun, Euskal Herrian etxebizitzarekin arazo larria dugula, merkatuaren salneurriek etxebizitza duin baterako sarrera ukatzen digutela. Kalean gauden bitartean, Euskal Herriko etxebizitzen %19ak (245.422 etxe) hutsik jarraitzen du."

Izan ere, arazo hori ez da "kasualitatea", euren aburuz. Eskubide bat "negozioan bilakatzearen ondorioa da", hain zuzen ere.

Sistema kapitalistak "denon beharren" ordez gutxi "batzuen aberastasuna" bultzatzen du, mobilizazio eguna antolatu dutenen iritziz. Horrez gain, etxebizitza eskubidea lortzeko, etxebizitza bat lortzeko, gazteek beren soldataren zatirik handiena bideratu behar dutela salatzen dute eta, lan horiek, gehienetan, baldintza prekarioetan gauzatu behar izaten dituzte.

Image

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailBadator Aste Nagusia!

jueves, 14 de agosto de 2008

Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“El movimiento pro amnistía existe porque hay una situación contínua de recorte de libertades"

jueves, 14 de agosto de 2008

Julen Larrinaga Imputado en el juicio contra el movimiento pro-amnistíaEl pasado junio finalizó el juicio contra el movimiento pro-amnistía. Una veintena de ciudadanos...

Aurreko Elkarrizketak