Del Rey langilearen heriotzaren salaketa Batzar Nagusietara eraman du EAE-ANVk PDF Imprimir E-Mail
mircoles, 09 de enero de 2008

Carlos del Rey Molinedo langile gazte bilbotarraren heriotza dela-eta, Bizkaiko Batzar Nagusietako EAE-ANV taldeak lan istripuei buruzko Arauz Besteko Proposamena aurkeztu du, Interbiak enpresa publikoak azpikontratatutako Ceprenor konpainiako langilea zela kontuan hartuta.

Haren bidez, «gertatutakoa argitzeko, eta laneko segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurriak zenbateraino betetzen diren aztertzeko espedientea abiaraz» dezala eskatu diote foru aldundiari, eta Ceprenor enpresak Laneko Arriskuen Prebentzioko Legea ez duela bete erabakiko balitz, Interbiak-ek harekin duen kontratua bertan behera utz dezala proposatu diote.

Hildakoaren familiari eta lagunei elkartasuna adierazi, eta laguntza emateko ere eskatu dute Arauz Besteko Proposamenaren bidez. Lan istripu gehiagorik ez izateko, «biderik emankorrena enpleguaren kalitatea bermatzea» dela dio EAEk. Hala, administrazioak «azpikontratazioa desagerrarazteko neurriak hartzea» eskatu dute, baita ere, desagertu bitartean, formula horrekin ari diren enpresei exijitzea lan baldintza duinak bermatu eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Legea bete dezatela. Horregatik guztiagatik, Baldintza Teknikoen Agirian, «lan istripua dagoenean, kontratua bertan behera geratuko da» klausula gehitzea ere eskatu dute

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak