Irailaren 9tik 14ra bitartean ekimen sorta ederrarekin beterik dator Olabeagako jaien egitaraua. Asteartean ikurrinaren igoera, pregoia eta txupina izango dira. 20:30etan txistulari eta buruhandiekin kalejira deitu dute antolatzaileek. Gauean "Urteko norbegiarra" sari banaketa eta ondoren auzoko ereserkia idatzi duen Kresala taldeak berbena joko du. BARRUAN EGITARAU OSOA.
Eguzkizaleak eskaini dizkigun filme zoragarriek zinemazale ugari erakarri dute txosna gunera. Bigarren urtez, konpartsa ekologistak txosnen arteko lehiaketa irabazi du. Hona hemen eskeini dizkigun filmak.
Beste urte batez heldu da Mari Jaia Bilboko kaleetara. Aurten 30. aldiz ospatuko dituzte Bilbotarrek beraien jai mundialak. Begoñatik jeitsi diren konpartsek Arriaga plaza bete dute eta milaka pertsonekin batera harrera egin diote Aitor Elizegi sukaldari santutxuarrak irakurri duen pregoiari eta Isabel Isazelaiak, Algarako konpartsakideak, piztu duen txupinari, eta nola ez Mari Jaiari. BIDEOA ETA ARGAZKI GALERIA IKUSGAI.
Badatoz jaiak. Beste urte batez, bederatzi egunetan zehar, bilbotarrok jaietan murgilduko gara. Gaur txosnetan batzuk gau pasa egingo dute bihar arratsaldeko 7etarako dena prest egoteko. ARGAZKI GALERIA TXOSNAK PRESTATZEN.
Badator Aste Nagusia!jueves, 14 de agosto de 2008Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.