Politika
Independentzia Eguna aurkeztuko dute gaur Bilbon PDF Imprimir E-Mail
sábado, 18 de octubre de 2008

Gazte independentistek aurkeztuko dute gaur arratsaldean Bilbon urriaren 25rako Hernanin antolatu duten Gazte Eguna. Arratsaldeko 8:30etan Etxebarrieta anaien plazatik abiatuko den kalejiraren ostean arkezpen ekitaldia egingo dute 7katu gaztetxean.

 
Ekarpen Foroa antolatu dute Bilbon eh´2008 Nazio Eztabaidari begira PDF Imprimir E-Mail
sábado, 18 de octubre de 2008

Nazio Eztabaida Guneak azaroaren 8an ospatuko du eh´2008ko Nazio Eztabaida, Euskal Herria burujabetzara eramango duen nazio estrategiaren gainean eztabaidatu eta datozen hilabeteetarako erronka zein proiektu zehatzak adosteko helburua duen saioa. Antolatzaileek, eztabaidan sakontzeko, harreman eta kontaktu dinamika garatzen ari dir aurrian zehar, eta herritarren parte hartze eta ekarpenak bideratzeko Ekarpen Foroak antolatu dituzte herrialde guztietan. Bilbon asteazkenean bilduko da arratsaldeko 7:30etan La Bolsa Alde Zaharreko auzo etxean. 

Eztabaidarako dokumentuak

 
Alberto Arenal absolbitu dute PDF Imprimir E-Mail
jueves, 16 de octubre de 2008

Alberto Arenal Uribarriko auzokideak 6 urteko espetxe zigor eskaerari aurre egin behar zion duela lau urteko Bilboko Inauterietan Udalak konpartsen desfile herrikoia legez kanpo utzi ondoren gertatutako istiluetan parte hartzeko akusaziopean. Astelehenean epaia kaleratu zuten eta absolbituta gelditu da istiluetan parte hartu zuela frogarik ez zeudelako.

 
Peña eta Caride presoak itxialdian kide bati ezarritako isolamendua salatzeko PDF Imprimir E-Mail
miércoles, 15 de octubre de 2008

Iñaki Peña eta Rafa Caride Bilboko preso politikoak itxialdi rotatiboak burutzen ari dira Texerioko espetxean (A Coruña-Galiza) espetxeko zuzendaritzak beste euskal preso bati, Hodei Ijurkori alegia, ezarri dion isolamendua salatzeko.

 
Ana Lizarralde presoaren senideek istripua izan dute espetxera bidean PDF Imprimir E-Mail
domingo, 12 de octubre de 2008
Image

Jaengo (Andaluzia, Espainia) espetxean preso daukaten Ana Lizarralderen senideek istripua izan zuten atzo bisitara bidean. Autoan zihoazen lau lagunak onik daude, Etxerat-ek jakinarazi duenez.

 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>

Resultados 46 - 54 de 295

Ezker Abertzaleak egindako bideoa.

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU, con el apoyo del PP, suben las tasas e impuestos municipales un 4,2%

miércoles, 15 de octubre de 2008

Como viene siendo habitual en este ayuntamiento, la discusión sobre la actualización de las tasas e impuestos municipales se ha desarrollado sin apenas debate social. Los...

Aurreko gaiak