Ekainaren 7an hilabete bat beteko da aurpegia estalita daramaten indar polizialek Zazpi Katu gaztetxea hirugarren aldiz desalojatu zutenetik. Lehenik eta behin Alde Zaharreko Ezker Abertzalearen izenean gure zorionik beroena eman nahi dizkiogu gazte asanbladako kide guztiei, gaur egun eurak baitira auzo hontako herri mugimendu aktibo eta eredugarriena. Zorionak, abiatutako borrokari esker, inkonformismoa, elkartasuna, errebeldia, eta bestelako balore iraultzaileak berreskuratu egin dituztelako. Era berean gure salaketa gogorrena egin nahi dugu PNVren polizia eta Azkunaren polizi munizipalek burututako hiru desalojo ezberdinetan Zazpi Katu gaztetxeak eta bertako kideek, in-komunikabide ezberdinen luma zein ahoetatik (El Correo, 20 minutos, TeleBilbao...) jasan dituzten kriminalizazio saiakerak eta burututako manipulazio miserableari.
Badator Aste Nagusia!jueves, 14 de agosto de 2008Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.