Atzokoan Gazte Eguna ospatu ondoren, jaietako azken urratsak ematen ari da. Gaur bertan, txerri-burduntzia egingo dute Arsuaga plazan arratsaldean. Bihar eta igandera bitartean ere, Santutxun era guztietako ekitaldiez gozatzeko aukera izango da, hala nola, bertso saioak, eskupilota eta futbito txapelketak. Ostiralean, bestalde, 22.30ean Basarrateko plazan rocka gustuko dutenek galdu ezin duten hitzordua dute. ARGAZKI ETA BIDEO GALERIA.
32 egun falta dira oraindik 2008ko Aste Nagusirako, baina tartean konpartsero eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 19an, larunbata, Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko da. Han bilduko dira konpartseroak. Hemen duzue egun horretarako Bilboko Konpartsak elkarteak prestatu duen egitaraua:
Hala adierazi du Isabel Sanchez Robles Turismo eta Jaietako zinegotziak prentsaurrekoan, jaiak iristeko 38 egun falta direnean. Sanchez Roblesen arabera, "aldaketa gutxi egongo da ekitaldien kokalekuari dagokionean, bi berrikuntza soilik: bertako pop-rock taldeen emanaldiak Bailen Kalean izango dira, haurren antzezlanak Gas Plazara eramango dituztelarik".
Uztailaren 12tik 20ra bitartean ekimen sorta ederrarekin beterik dator Santutxuko jaien egitaraua. Larunbatean koadrilen bazkariarekin eta Ernaik antolatutako poteoarekin berotzen joango da giroa, gero Berton aldizkariaren eskutik pregoia eta txupina izango dira. 22:30etan etorkizuna independentzia lemapean kalejira batera deitu dute gazteek. Gauean Joxpa berbenak joko du. BARRUAN EGITARAU OSOA.