Uribarri eta Zorrotzako jaiekin bukatuko dira aurtengo auzoetako jai herrikoiak. Urtero bezala, bederatzi egunetarako programa koloretsuak eta interesgarriak prestatu dituzte aipatutako auzoen Jai Batzorde herritarrek.
Radiografía sexual TAS-TAS irrati librearen magazine sexologikoa da, asteazkenero arratsaldeko 8etatik 9etara, FM 97.00n emititzen dena eta www.tas-tas.org web orrialdean. Bihar Luis Monasterio sendagilearekin hitz egingo dute.
Jai giroa nagusi izan da Deustuko Goiko Alde Kultur elkarteak eta Mikeldi dantza taldeak larunbatean antolatu duten Berrizko erromerian. Eguraldia lagun, eguerdiko 12:30ak aldera abiatu dira Done Petri plazatik Hego Haize taldearen musikaz lagundurik. Gehienak, garaiko jantziekin edo baserritarrez jantzita. Orotara, laurogei lagun inguru elkartu dira Berrizko landetan, besteak beste, bazkaldu, abestu, dantzatu eta jolasteko. ARGAZKI GALERIA BARRUAN.
Aurreko asteburuan hasi ziren jaiak, txupinazoarekin batera. Auzoko kaleak eta plazak prest daude igandera arte festa giroan bustitzeko. Urtero bezala, programa koloretsua eta interesgarria prestatu du Jai Batzordeak: musika, bazkariak, txosna eta barrakak.
Euria zela eta ekainean bertan behera gelditutako Bilboko 3. bizi-argazki lehiaketa igande honetan burutuko da. Biziz Bizi Hiri Txirrindularien elkarteak antolatzen du eta hiriko bidegorrietatik joango da. Sari ugari banatuko dute bukaeran.