URTARRILAK 13-17 bitartean 7Katu gaztetxearen 2. URTEURRENA!!

2009 urtarrilak 2

2urteurrenabai-copia1.jpg

2007ko urtarrilaren 13an hasi zen dena; egun hartan, solokoetxeko eskaileretan dagoen 7katuIII gaztetxeak ireki zituen ateak lehenengoz, gazteek, aurretik egindako auzo lanaren fruitu. Lokala, nahiko ondo aurkitu zuten eta era berean  lanak errastu  zituen. Denbora aurrera joan ahala, hainbat ekintza izan dira gaztetxean, ala-nola, kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak, ikastaroak, afariak, ongi etorriak…  horrela urte bete egin arte.

 

7katu gaztetxearen indarrak, alde zaharra kolorez eta alaitasunez bete zuenean, botereak eskua sartu eta hala heldu zen lehenengo desalojoa, 2008ko otsailaren 18an. Bizpahiru ordu erresistentzian eman ondoren gaztetxea hustu zuten suhiltzaile eta zipaioek. Erantzuna ordea, berehalakoa izan zen, eta arratsalderako 7katu geurea zen berriro.

 

            Egunak aurrera pasa ahala, gauzak bere jatorrira itzultzen ari zirenean, ustekabe baten ondorioz (petardo baten leherketa), heldu zen apirilaren 10a, muntai polizial baten bitartez bigarren desalojoa! Suhiltzaileen laguntzaz lokala hustu zuten, eta txakurrek erabiltzen duten artifizieroen brigada bidali ziguten gaztetxea miatzera. Ondoren itxi egin zuten atean txapa bat jarriz. Gazte asanbladakoek, jakin bazekiten gauzak ezin zitezkeela horrela gelditu eta ondorioz berriro ere okupatzea erabaki zuten, bi egun beranduago.

 

            Hilabete pasa zen, maiatzaren hasiera heldu arte, eta udaletxeak geureganako zuen gorrotoa erakutsi zigun, maiatzaren 7an auzoa txakurrez betez, era honetan heldu zen orainarte bizi izan dugun azken desalojoa, hirugarrena.

 

            Egoera egokia ez zelakoan, gaztetxeak hiru hilabetez iraun zuen hutsik, hau da, abuztuaren 6rarte. Gazte asanbladak, argi zeukan, gaztetxea berriro ere auzoari zabaldu behar zitzaiola, eta ondorioz Bilboko aste nagusia gainean zegoela ireki genuen. Merezi izan du eta aurki bi urte beteko ditugu. Asko izan dira desalojoen ondoriozko kalteak, identifikazioak, isunak, kontrol soziala, kolpeak, mehatxuak,…baina horrek gure indarrak biderkatzen besterik ez ditu egiten, gurea da garaipena!  

 

            Momentuak merezi duelako, Urtarrilaren 13tik 17ra bitartean ospatuko den 2. urteurrenari eskainitako astera etortzera gonbidatzen zaituztegu.

 

BESTERIK GABE, MILA ESKER 7KATU GAZTETXEARI BIZIA EMAN DIOZUEN GUZTIOI ETA URTE ASKORAKO IZAN DADILA!

Okupatzen jarraituko dugu! Eskubideak ez dira epaitzen, defendatzen dira!

2008 abenduak 29

pict0256.JPG

 

Gaurko egunean urte bat beteko da erriberako eraikina okupatu zenetik. Hau dela eta azpimarratu nahi dugu:

3 hilabetetan lan handia egin genuen eraikina konpontzen, elkarbizitzen ta ereduzko bizimodua emonez.

Dena dela desalojatuak izan ginen abisurik jaso gabe. Gaur egun,instituzioak, eraikina hutsik mantentzen dute, hori bai, bere pasibitatea ikusita lehentasuna hartu genuen 20 gazteak epaituak izaten ari gara. Etxebizitza arazoan  salto handiagoa ematea erabaki genuenak, salaketa aktiboa egitetagatik, epaituak izaten ari gara, 2400 euroko finantzekin pertsona bakoitzak,guztira 48000 euro izanik.

Hau da gure kasua,kasu puntuala baina ez isolatua, guk salatzen duguna zera da, gizarte gehiena aurkitzen den egoeran, kaltetu printzipalak gazteak garela.

 

Konstituzio españolaren 47. artikulua etxebizitza eskubideari eta espekulazioa saihesteari buruz  hitz egiten duela ikusten dugu, baina benetan ez dugu atzematen inondik hau gertatzen dela.

Jendeari isuna jartzen diete ordaindu gabe aparkatzeagatik, txarto gidatzetik, herriak “ez hain ondo” egiten dituen gauzengatik, eta hala ere, espekulatzeagatik ez da gertatzen ezer ez, gizartearentzat askoz txarragoa delarik. Gertaera hauek inoiz ez dira poliziaren inbestigazioetan egoten, eta gutxiago isuna bat jaso.

 

Limiterik gabeko korrupzioataz, gezurrak eta gezurrak esanez potroietan jarraitzen duten politikoetaz, eta jabea pozik geratzeko bere herriko jendea jipoitzen dituzten polizietaz ari gara.

 

Ez dago beste biderik, bakarrik guztion onuragatik borrokatzea, naina nola?

Nekatuta gaude kontzentrazioetara joatea, manifestazioak, non jendea ikusten zaituen pasatzen eta dena berdin jarraitzen duen, zerbait egiteko garaia da, benetan mugitzeko,protestak alde batean utzi eta gure eskubideak direnak gure eskuetan hartuz.

 

Hau guztia dela eta, orain dela urte bat aipatutako eraikina okupatu genuen, eta urtarrilaren 14an epaituak izango gara.

Deialdia egiten dugu egun horretarako burutuko den kontzentrazioa parte hartzeko.

Goizeko 10etan epaitegien aurrean Buenos aires kalean, eta deialdi orokor bat ekintzetara pasatzeko gure eskubideak errespetuak izan arte.

Begira zer hitz egiten duten udaletxean gaztetxeei buruz!!

2008 abenduak 27

“Erromatar hauek zoratu egin dira???!!!!”

Hori da pentsatu duguna honako hau interneten topatu dugunean. Bota iezaiozue begiratu bat udaletxeko akta honi, PPk azaroan egin zuen proposamenaren harira.

acta-del-pleno-del-ayuntamiento-de-bilbao.doc

Urtarrilak 3 Haizkorak zorroztu!

2008 abenduak 26

3_asanblada.jpg

Ei KOMANTXER@! Santoton hurrengo zita!

2008 abenduak 17

kami-aurrean-copia.jpg

Komantxe konpartsak, jai herrikoien defentsan bidea eginez, Santotomasetarako deialdia egin du: Goizeko 9:00etan Propaganda lasterketa 7katu Gaztetxean. 10:30etan BATUKADA POTEO KALEJIRA -BUILAKA taldearekin-

Jaia eta kompromisoa uztartuz Bilbo aldatzera goaz, komantxeroen deiadarra entzunaraziko dugulako… DEFENDEREMOS NUESTRO TERRITORIO!

santoto-copia.jpg

ABENDUAK 13, KOMANTXE KONPARTSAREN ASANBLADA!!

2008 abenduak 11

Abenduaren 13an, KOMANTXE (Bilboko okupazio mugimenduaren konpartsak) bere bigarren asanblada burutuko du. 14:00etan KUKUTZAN bazkari herrikoia eta jarraian egingo da asanblada. Bertan, Santo tomaserako prestaketa eta ihauterietarako ideiei forma emango diegu. Jadanik asko dira parte hartzen hasi direnak, beraz, ANiMATU ZUK ERE!!!  

2-asanb.jpg

ASTEBURU INTERNAZIONALISTA 7KATU GAZTETXEAN!

2008 abenduak 10

Abenduak 11, 12 eta 13an asteburu internazionalista burutuko dugu 7 katu gaztetxean. Askapena, Kamaradak eta Gite Ipesen laguntzaz besteak beste lortko dugu internazionalismoaren deia Euskal Herritik zabalztzea.

EGITARAUA:

kuba-50urteur-copia.jpg

Orain santutxuko gazteok berriro ere gaztetxean sartu gara, lanean jarraitzeko determinazioarekin eta eraso berri honi aurre egiten.

2008 abenduak 9


argazk1.JPGSantutxuko gazte asanbladako gazteok orain dela 7 hilabete okupatu genuen auzoko lokal hau, gaztetxe bat egiteko asmoarekin. Lokal hauek urteak zeramatzaten hutsik, eta bitartean auzoko gazteok kalean egon gara guk kudeatu eta autegestionatutako espazio barik. 7 hilabeteotan ludoteka bat egin dugu gaztetxean eta orain liburutegi eta informatika gela bat antolatzen ari gara. 

Pasaden astean bilboko polizia munizipala indarrez sartu zen gaztetxean, goizean, bertan inor ez zegoenean, eta denbora bat barruan pasatu eta gero zerrailak aldatu eta gaztetxea itxi zuten. Gainera gaztetxeko materiala lapurtu  (kamisetak, …) eta liburutegiko liburu eta ordenagailuak lurrera bota zituzten.

Orain santutxuko gazteok berriro ere gaztetxean sartu gara, lanean jarraitzeko determinazioarekin eta eraso berri honi aurre egiten.lakomi gaztetxean gazteok sortzen dugun kultura  herrikoiak auzoa berpizten duelako, santutxun gune askeak behar ditugulako gaztetxea defendatuko dugu!!!

GAZTETXEEN AURKAKO ERASORIK EZ!!!

LAKOMI AURRERA!!!


ABENDUKO EGITARAUA:

Asteazkena 10:  ZINEMA  “E. H ko eta europako okupazioak”  19:30 tan.

Osteguna 11: HITZALDIA   “gabonetako historia”  20:00tan.

Ostirala 12 :   gazte asanbladaren 15. Urteurreneko TERTULIA ETA AFARIA. 20:00tatik aurrera.

 

Asteazkena  17: ZINEMA “ bilboko eta santutxuko okupazioak” 19:30 tan.

Osteguna  18: ETXEBIZITZA EZTABAIDA. Okupazio bulegoaren aurkezpena. 20:00tan

Ostirala 19: liburutegi batzordearen eskutik.  KONTAKIZUN LABURREN ERAKUSKETA. 20:00tatik aurrera.

Larunbata 20: SANTO TOMAS. GOSARIA  ernairen eskutik. 9:30tatik aurrera.

 

Asteazkena 24: OLENTZEROA SANTUTXUN. 17:00tik aurrera, basarratetik.

santutxuko lakomi gaztetxea DESALOJATZEN saiatu dira

2008 abenduak 4

           

getattachment.jpg

Atzo, Abenduak 3, goizean Bilboko udaltzaingoa Santutxuko Lakomi Gaztetxera indarrez sartu zen atearen zerraila apurtuz. Inongo abisurik eman gabe etorri dira, liburutegiko materiala (ordenagailuak, liburuak,…) bota dituzte, beste gauza batzuen artean zegoen obrarako materiala lapurtu dute eta ate guztiak itxi dituzte.

            7 hilabetez auzoko gazteok bertan ibili gara lanean lokala atontzen eta auzorako gaztetxe berria eraikitzen. Eta horretan jarraituko dugu, espazio aske bat behar dugulako, auzotarren proiektu, iniziatiba eta beharrei bide ematen dien espazioa.             Horregatik, Lakomi Gaztetxea berreskuratu dugu. Denon artean lortutakoa ez baitigute lapurtuko.  Lakomi gaztetxea bizirik dirau!!!

PPk ostegun honetan udaletxean aurkeztuko du mozioa gaztetxeen kontra

2008 azaroak 26


PPk ostegun honetan udaletxean aurkeztuko duen mozioaren aurrean, non gaztetxeak ixteko bidean urrats garrantzitsu bat ematea proposatuko duen, BOMek jokoa ez jarraitu eta bere dinamikarekin aurrera egingo du.

         BOM okupazioaren aldeko Bilboko taldea izanik gizarte eredu alternatibo bat aldarrikatzen dugu, gaztetxeak, etxebizitza eskubidea, ekologia etab.en alde. Instituzioek eskubide hauen gainetik espekulazio, zapalkuntza… politikak jorratzen dituzte. Gu ez gara haien tranpan eroriko, joko horretan aspaldi erabakita dago nor den irabazle eta nor galtzaile, guk ez dugu antzerki horretako paperik beteko.

Alternatibak sortzen jaioak gara, badakigu gure proposamenei muzin egiten dietela, ez gaituzte kontutan hartzen, beraien negozioetan traba bat besterik ez garelako, horregatik eszenatokitik jaitsi, beraien zirkotik atera eta gure ereduak eraikitzen dihardugu.

         Hau da gure erabakia, badakigu ez dutela kontutan hartuko, baina jakin dezatela behintzat ez dugula beraien amua irentsiko, ez dute gure lana desbideratuko, eta oztopoak jartzen badizkigute, prest egongo gara erantzuteko.

         Gure eremuak diren gaztetxeak landu eta alternatibak zabaltzea da gure borroka, eta haien ahalegin guztiak hutsalak dira herri borroka honetan.

 

Gaztetxeak aurrera!!!